Duela hilabete eta erdi aurkeztu zuen Therapy diskoa Xaiko taldeak, besteak beste Xabier Zelaia eta Haitz Bujanda altsasuarren eta Ziordian bizi diren Aguayiko eta Aguayo anaien proiektu berriak. Trikitixa, punk-a eta ska musikak elkartzen ditu Xaiko talde berriak. Ongi pasatzeko xedez, gustuko musika jotzera elkartu ziren eta hala eginen dute bihar Olaztin.
Xaikoekin batera, Azpeitiko Ezinean taldea ariko da. Aurten argitaratu duen Berriz diskoa aurkeztera etorriko da Olaztira. Aurretik beste bi disko dituzte kalean. Hardcore melodikoa eta punk rock musika estiloak lantzen dituzte.