Urteurren ospakizunak gaztetxean

Guaixe 2014ko maiatzaren 9a

Gurea delako, gurea sentitu. Zorionak Maisuenea. Lelo hori aukeratu du Olaztiko Gazte Asanbladak (OGA) Maisuenea gaztetxearen 19. urteurrena ospatzeko.

Urteurren ospakizunak aurreko ostiralean hasi ziren eskulan tailer batekin eta martxan jarri zen areto futbol txapelketarekin. Ospazkizun egitarauak gaur eta bihar segida izanen du. Gaur baserritarrez jantzita agertzeko deialdia luzatu du OGAk. Bihar, berriz, mozorrotuta.

Egitaraua
Maiatzak 9, ostirala
20:00etan Txupinazoa Maisueneatik. Ondoren, euskal poteoa herian barna, Aritu euskaraz taldea.
22:00etan Afari-autogestionatua.
Maiatzak 10, larunbata
11:30etik 13:00etara Haurrendako jolasak.
13:00etan Triki poteoa.
14:30ean Bazkaria. Ondoren, mozorro txapelketa.
16:00etan Maisuolinpiadak, areto futboleko pistan.
18:00etan Batukada herrian barna.
23:00etan Kontzertuak: Xaiko eta Ezinean.