Festetako kartel lehiaketa martxan Olatzagutian

Guaixe 2014ko maiatzaren 14a

Hiru maila daude eta lanak garagarrilaren 20ra arte aurkeztu daitezke udaletxean.

Aurtengo festak iragartzeko kartela hautatzeko lehiaketa martxan du Olatzagutiko Udalak. Kartelean festekin lotura zuzena duten gaiak jorratzea eskatu du udalak, beti ere, materiala eta teknika librea erabiliz. Testu hau sartu beharko da sormen lanetan: Santa Ana 2014. Olazti. Uztailaren 24tik 27ra. Del 24 al 27 de julio.

Parte-hartzaileak 11 urte arteko mailan, 12 eta 14 urtekoen mailan edo helduen mailan parte hartzeko aukera izanen dute. Lanak, plika sistema erabiliz, garagarrilaren 20rako aurkeztu beharko dira udaletxean. 50, 100 eta 150 euroko sariak izanen dira maila bakoitzeko onenarendako.