Astebete pasa falta da II. Olazti-Urbasa Rallysprinta jokatzeko. Maiatzaren 24an jokatuko da, 14:00etatik aurrera. Sakana Motorsport taldeko kideak guztia prestatzen ari dira, atzera ere Olaztikoa proba arrakastatsua izateko eta berriki probaren kartela aurkeztu dute.
Aipatu proba Nafarroako Rally Txapelketarako baliagarria da eta aurreko urteko ibilbide bera izanen du. Olaztiko herri gunetik pasako da ibilbidea, Urbasako Altamiraraino heldu eta atzera ere behera egingo duena. 5,5 km-ko ibilbidea 4 aldiz egin beharko dute parte hartzaileek. Tartean, pilotu sakandar onenak II. Guaixe Saria jasoko du. Pilotuek izena ematea zabalik dute maiatzaren 19ra arte, Nafarroako Auromobilismo Federazioko web gunean: www.fenauto.com.