Plaza loretuko da

Guaixe 2014ko maiatzaren 16a

Domekan, 10:30etik 14:00etara, lore azoka

Zazpigarrenez Olatzagutiko Udalak lore eta landare azoka antolatu du. Etzi 11 postuk beteko dute Olaztiko plaza. Haien artean ibiltzen denak garaiko landareak, lore lehorrak, bonsaiak, baratzerako landareak, lorontziak, ukenduak eta bestelakoak opatuko ditu. Udaberri garaian etxeak loreekin edertzeko ohitura baliatuta antolatu du udalak azoka. Gainera, txikienak lorezaintza tailer batean parte hartzeko aukera izanen dute Sarasate plazan.

Egitaraua
10:30etik 14:00etara Lore eta landareen VII. azoka, San Migel plazan.*
10:30etik 14:00etara Landatzen eta loreak sortzen, Sarasate plazan.*
11:00etatik 14:00etara Lentzeria erakusketa, kultur etxean.
17:30etik 19:00etara Lentzeria erakusketa, kultur etxean.
19:00etan Haize Berriak bandaren kontzertua, San Migel plazan.*
*Euria eginez gero Erburua kiroldegian.

Parte hartzea

Postua Jabea    Herria Eskaintza
Invernaderos Segura Jose Maria Setien Segura Baratze landareak, loreak, loreontziak
El Bosquecito Richard Diego Ruiz Güeñes Bonsai eta paisaia txikiak
Taller Alivia Maika Eras Arbeitza    Aromaterapia
Mendi Lore Amagoia Etxeberria Bakaiku Garaiko landareak, lore lehorrak,
lorontziak, belar eta lore usaintsuak
Viveros El Montañes Juan Carlos Esain Tafalla Garaiko landareak eta lorezaintza
Hostoak Migel A. Gartziandia Lakuntza Lorezaintza
Larrosa     Ion Danila Sopela Lore-sortak, garaiko landareak, barruko landareak.
Sara sendabelarrak Sara Letamendia    Aizarna Ukenduak, tinturak, olioak, lozioak ezpainetakoa
Urretabizkaia loredenda Aritz Urretabizkaia Arama Urte-sasoiko landareak, zuhaixkak
Aritzkurengo tienduka Xandra Aritzkuren Kosmetika naturala, erlezaintza eta sendabelarrak
Viveros Landarbaso Gustavo Pollacino Errenteria Garaiko landareak