Erori eta zauritu egin da kamioilaria

Guaixe 2014ko maiatzaren 16a

Atzo lan istripua izan zuen kamioilari batek. Cementos Portland enpresan ari zen lanean eta hiru metroko altueratik erori zen lurrera 63 urteko gidaria. 18:00ak aldera kordea galduta aurkitu zuten. Altsasuko osasun etxeko medikuak ezbeharraren tokira joan ziren zauritua artatzera eta anbulantzian eraman zuten ospitalera. Foruzaingoak ikertu du ezbeharra eta horren arabera kamioiaren goiko aldeko eskaileretan irrist eginda erori zen. Diagnosi erreserbatuko zauriak ditu kamioilariak.