Udan Euskaraz kanpainan izen emateko epea zabalik

Guaixe 2014ko maiatzaren 21a

Ostiralera arte dago izen emateko epea zabalik, 012 telefonora hots egin behar da.

Olatzagutiko Udalak txikienen artean euskararen erabilera sustatzeko udako aisialdi programa antolatu du aurten ere. 2002 eta 2009 urteen artean jaiotako neska-mutikoei zuzenduta dago udal eskaintza, beti ere, D edo B ereduetan ikasten ari direnendako. Beste hizkuntza eredu batean ikasten duten haurrek ere parte hartzeko aukera izanen dute baina horretarako zazpi kideko taldea sortu behar da eta antzeko adina izan beharko dute. Garagarrilaren 24an hasi eta garilaren 18ra arte luzatuko da. Saioak astegunetan izanen dira 10:00etatik 13:00etara.

Izen ematearekin batera ordainketa egin beharko dute gurasoek (baja kasuan dirua soilik izen emate garaian bueltatuko da). Parte-hartzaile bakoitzak 34,3 euro ordaindu beharko ditu. Familia batean bi edo gehiago badaude 57,2 euro ordaindu beharko dituzte. Ordainketaz salbuetsita egonen dira ekonomiko larrian dauden familiak, baldin eta udalari jakinarazi eta  gizarte zerbitzuen txostena aurkezten badute. Plazak baino izen emandako gehiago badago, lehentasuna Olatzagutian erroldatuek izanen dute eta gero senideen errolda urteak ere hartuko dira kontuan.