Komunitatea olaztiartzen

Guaixe 2014ko maiatzaren 22a

Hamar erakundetako ordezkarik parte hartu zuten www.guaixe.net -eko Komunitateari buruzko saio praktikoan.

Asteartean egindako saioan parte hartu zuten olaztiarrek www.guaixe.net atariaren Komunitatea ezagutzeko aukera izan zuten. Sakanako hedabidean parte hartzeari zabalik dagoen leihoa da Komunitatea. Edozein sakandarri eta erakunderi zabalik dago eta haren bidez bere ekarpenak ibar guztira zabaldu ditzake klik batean. Hala frogatu ahal izan zuten asteartean Olatzagutian. Gainera, jabetu ziren Guaixe.net-eko Komunitateara igotakoa hedabidearen sare sozialen bidez ere zabaldu zela.

Aurkezpen gehiago
Bierrik fundazioak ibarreko biztanleei Sakanaz sarean euskaraz aritzeko espazio bat eskaintzen die www.guaixe.net-eko Komunitatearen bidez. Olatzagutian eta Irurtzunen egin bezala Bierrik fundazioaren asmoa da Sakanako herri gehiagotan Komunitatearen aurkezpen gehiago egitea. Bakarren batek aurkezpena bere herrian egiteko interesa balu bierrik@guaixe.net helbidera idatzi beharko du. Gutxienez sei pertsonako taldea elkartu behar da.