Erromeria gaztetxean

Guaixe 2014ko maiatzaren 23a

Bihar, 20:00etan, Olatzagutiko Maisuenea gaztetxean.

Olatzagutiko Gazte Asanbladak biharko herrian iragarrita dagoen motor festari akaberako doinua jarri nahi izan dio. Hala, erromeria prestatu dute gaztetxean. Maisuenean Ingo al deu? Taldearekin. Andoaindarrek Roxa, Roxa kantuaren bertsioarekin egin ziren ezagun. Besteen doinuekin batera eurenak ere joko dituzten bihar. Euskal doinuekin umorea, giro ona eta freskotasuna eman nahiko dute, atzera ere, eszenatokitik.