Olatzagutiko pintura azkarreko lehiaketan izen ematea zabalik

Guaixe 2014ko maiatzaren 28a

Garagarrilaren 15ean, domekan, jokatuko da haur, gazte eta heldu mailetan.

Zazpigarren urtez Olatzagutiko Udalak pintura azkarreko lehiaketa antolatu du. Olazti, herri ingurua eta bertako jendea izanen dira lehiaketako parte-hartzaileen sormenerako gaiak. Hura oihalera eramateko edozein teknika erabiltzeko aukera izanen dute. Hiru maila ditu lehiaketak: haurrak (11 urte bitartekoak), gazteak (12 eta 15 urte bitartekoak) eta helduak (16 urtetik gorakoak).

Lehiaketa egunean, 8:00ak eta 9:00ak bitartean (haurrek 9:00etatik 10:00etara), lehiakideek kultur etxetik pasa beharko dute. Margotuko duten bastidorean zigilu bat jarriko zaie. Margolanak bukatu ondoren 17:00etatik 18:00etara aurkeztu beharko dira kultur etxean.

Izen ematea
Olatzagutiko udaletxean, 948 562 446 telefonoan (astegunetan 10:00etatik 14:00etara) edo kultura@olazti.com e-postan (pintura lehiaketa aipatuz). Haurrek garagarrilaren 11ra arteko epea dute izena emateko. Lehiaketaren egunean bertan ere izena eman dezakete gazte eta heldu mailakoek.