Sutegiren ikasturte bukaerako festa

Guaixe 2014ko ekainaren 10a

Sutegi taldeko irristaketa taldea.
Igande goizean jolasak eta arratsaldean erakustaldia egin zuten

Igandean Sutegik ikasturte bukaerako festa ospatu zuen klubeko bazkide guztiekin. Goizean neska-mutikoendako jolasak izan ziren, eta 16:00etan Sutegiko eskolek –gimnasia erritmikoa, futbola, pilota eta irristaketa– erakustaldia egin zuten. Bukaeran musika eta merendu ederra egin zuten.