Olatzagutiko Udal Musika Eskolak jakinarazi du ikasle berriendako matrikula hurrengo bi hilabeteetan egin beharko dela. Garilean eta agorrilean Gartzia Ximenez plazako 1. zenbakitik pasa edo 948 562 446 telefonora hots egin daiteke izen emateko edo informazioa jasotzeko. Olatzagutiko Udal Musika Eskolaren eskaintza akademikoa hauxe da: pianoa, saxofoia, bateria, gitarra klasikoa eta elektrikoa, akordeoia, trikitixa, instrumentu taldea eta musika hizkuntza. Bestalde, ikasturtea despeditzeko ikasleen entzunaldia izanen da asteartean, 17:30ean, Olatzagutiko kultur etxean.