Gaztetxearen zirko flamenkoa bihar

Guaixe 2014ko ekainaren 13a

Poteoa, bazkari herrikoia, erromeria eta beste antolatu dituzte

Olaztiko Gazte Asanbladak jai egun berezia antolatu du bihar. Definitzea zaila den festa izanen da, zirko flamenko moduan izendatu daitekeena. Izan ere, sevillanaz, kordobesez, flamenkoz, toreroz eta beste mozorrotzeko gonbitea egin diote jendeari. 13:00etan elkartu eta poteon ibiliko dira herritik, segidan gaztetxe aurrean bazkari herrikoian biltzeko. Arratsaldean jarraituko du festak, 16:00etan Bordetxe zirkoarekin. La Cigarra txarangak alaituko du ekitaldia. Bukatzeko, 20:00etan hasiko da Zesuma taldearen erromeria, gaztetxean.