Pintzeletik Olatzagutia

Guaixe 2014ko ekainaren 13a

Pintura azkarreko txapelketa domekan, 9:00etatik aurrera. Epaia 18:30ean jakinen da.

Olatzagutiko Udalak zazpigarrenez pintura azkarreko lehiaketa antolatu du. Parte hartzen duten margolariek Olatzagutia bera, herri ingurua eta bertako jendea hartu beharko dute gaitzak koadroak sortzeko. Edozein teknika erabili dezakete sormenari bide emateko. Domekan helduek 8:00etatik 9:00etara koadroa zigilatu eta 18:00ak arteko epea izanen dute lanak aurkezteko. Txikiagoek 10:00etan ekinen diote margotzeari.

Txikienen mailetan izen ematea itxita dago eta 15 bat izan dira izemna eman dutenak. Gazte eta helduen mailan domekan bertan izen eman daiteke. Horretarako kultur etxetik pasa beharko dute 9:00ak baino lehen. Bestela, gaur bertan, Olatzagutiko udaletxean, 948 562 446 telefonoan (astegunetan 10:00etatik 14:00etara) edo kultura@olazti.com e-postan (pintura lehiaketa aipatuz).