Dr. Maha's Miracle Tonic taldeak swing, rythm and blues eta mambo doinuak eskainiko ditu gaurkoan Olatzagutian. Euren ikuskizunean bilbotarrek XIX. mende akaberako eta XX. mende hasierako bodebilei omenaldia eginen diete. Horretarako propio jantzita, ikuskizun haietan musikariak eta pailazoak zeuden. Haiek denetarako sendagarriak ziren edabeak saltzen dituzten hitzontzien laguntzaileak ziren. Hura guztia berrituko da gaur, ikuskizun barregarrian.