Olaztiko Txapelketa martxan

Guaixe 2014ko ekainaren 20a

Olaztiko 43. San Migel Binakako Txapelketak astebururo pilota dakar Olaztira

Dagoeneko abian da Olaztiko Sutegi klubak eta San Migel elkarteak antolatutako San Migel Pilota Txapelketa. Aurten 43. edizioa jokatzen ari da. Maiatzean hasi zen eta Olaztiko Santa Ana festetan despedituko da. Txapelketa herrikoia da eta hainbat mailatan ari da jokatzen: 1. maila, 2. maila eta 3. maila. Horretaz gain, afizionatuen mailako txapelketa ere bada, 22 urtez azpikoena. Eta honekin guztiarekin batera, txikien txapelketa ere jokatzen ari da.

Asteburuko partidak
Ostiralean, 20:00etan
1.maila: Sergio-Gorka / Ondatz-Unai
2.maila: Arana-Martinez / Migel-Iñaki
1.maila: Eduardo-Aritz / Etxague-Lopetegi
22 urtez azpikoa: Iturriaga-Mariezkurrena / Zelaia-Imaz

Larunbatean, 18:00etan
3.maila: Ibon-Iñaki / Mitxel-Ramiro
3.maila: Victor-Luis / Aito-Iñaki
2.maila: Sarazibar-Bazkez / Mikel-Xabi
1.maila: Barban-Aritz / Iurgi-Javier