Kazetari edo erreportari moduan bigarren astea eginen dute Udan Euskaraz programan parte hartzen ari diren 87 haurrak. Herriari buruzko ikerketak egiten ari dira, olaztiarrak elkarrizketatzen eta bideo bat egiteko asmoa ere badute, besteak beste.
Euskarazko aisialdi programan parte hartzen ari direnak 5 eta 12 urte bitarteko olaztiarrak dira. Zazpi taldetan banatuta ari dira guztiak, astegunetan 10:00etatik 13:00etara. Ludotekan dute egunero hitzordua eta behin han elkartu ondoren, herrian barna dabiltza guztiak. Eguraldiak laguntzen ez duenean, frontoian, eskoletako frontoian, kiroldegian, gimnasioan eta ludotekan bertan hartzen dute aterpea. San Joan egunean hasi eta hilaren 18ra arte luzatuko da Udaz Euskaraz programa Olatzagutian.
Olatzagutiko Udalak bederatzi begirale kontratatu ditu haurrendako euskarazko aisialdi programa aurrera eramateko. Haiek garagarrilaren 18an hasi ziren programako edukiak prestatzen eta hilaren 21ean bukatuko dute, balorazioa eman eta gero. Begiraleen lanaldia 9:15ean hasten da eta 13:15ean despeditzen da.