Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak udarako prestatutako eskaintzaren barruan, asteartean, garilaren 29an, kayak jardunaldia izanen da, 17:00etan, Olaztiko igerilekuetan. Ekimena antolatzeko Olaztiko Udalaren laguntza izan du Mank-ek. 5 urtetik gorako neska-mutiko guztiek parte hartu ahalko dute jardunaldian.
Dohainik baina izena eman behar da
Ekimena dohainik da, baina izena eman beharko da Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com) edo herri bakoitzeko monitoreei esanez. Horretarako ostirala, garilak 25, da azken eguna. Izena ematen duten partaideen arabera autobusa izanen da.