Txapelak jokoan Olaztin

Guaixe 2014ko uztailaren 25a

Larunbatean jokatuko dira 43. San Migel Pilota Txapelketako finalak, 10:00etan. Igandean, kategoria txikikoen finalen txanda izango da, 9:30ean

Olaztiko Sutegi klubak eta San Migel elkarteak antolatutako 43. San Migel Pilota Txapelketa finaletara iritsi da. Makina bat pilotarik parte hartu du aipatu txapelketan, eta Santa Ana festekin batera finalak jokatuko dira.

Bihar, larunbatean, txapelketako final handiak egonen dira jokoan Olaztiko pilotalekuan, 10:00etatik aurrera. 3. maila, 2. maila, 1. maila eta 22 urtez azpikoen mailako finalak jokatuko dira. Aldiz, igandean, 9:30etik aurrera, kategoria txikikoen finalak hartuko ditu pilotalekuak, txikietatik hasita jubeniletaraino. Guztira 12 final jokatuko dira, eta, hortaz, pilotazaleek gozatu ederra hartzeko aukera dute Olaztin. Nabarmentzekoa da 22 urtez azpiko afizionatuen mailan Iturriagak eta Erostarbek Ansa eta Legarreta izango dituztela arerio.

San Migel PilotaTxapelketa. Larunbatean, 10:00etan
3. maila: Victor-Luis / Xapa-Maio
2. maila: Mikel-Xabi / Besga-Borrega
1. maila: Joseba-Unai / Barban-Aritz
22 urtez azpikoak: Iturriaga-Erostarbe / Ansa-Legarreta

Sutegi-San Migel Txapelketa. Kategoria txikiak (igandean, 9:30ean)
Txikiak: Nicolas-Canceco (Errioxa) / Astarloa-Bernalte (Elorrio)
Umeak: Arrillaga-Zubizarreta (Lazkao) / Iskander-Faben (Atxondo)
Kimuak: Igoa-Etxague (Zizur) / Jorge-Peso (Errioxa)
Haurrak 2: Auritz-Elola (Bidania-Goiatz) / Muguruza-Eneko (Laudio)
Haurrak 1: Olaetxea-Apezetxea (Arbizu) / Oteiza-Murua (Arrasate)
Kadeteak 2: Iriondo-Aiesta (Orozko) / Sagasta-Azkarragaurizar (Elorrio)
Kadeteak 1: Garmendia-Murua (Lazkao) / Zubeldia-Zubeldia (Amezketa)
Gazteak: Egiburu-Garmendia (Lazkao) / Egiguren-Eskudero (Amezketa)