Olaztiko Santa Ana festetan jokatu ziren Olaztiko Sutegi klubak eta San Migel elkarteak antolatutako 43. San Migel Pilota Txapelketako finalak. Txapelketa maiatzean hasi zen eta ordutik astebururo pilota partidetaz gozatzeko aukera izan da Olaztin. Jakina, tartean, makina bat pilotari pasa dira bertatik.
Esan bezala, Olaztiko festetan finalak jokatu ziren. 12 final, guztira. Larunbatean maila nagusiko finalak jokatu ziren, 3. mailan, 2. mailan, 1. mailan eta 22 urtez azpikoan. 22 urtez azpikoan Ansak eta Legarretak jantzi zuten txapela, Iturriaga eta Erostarbe 14 tantotan utzi eta gero. Igandean, aldiz, Sutegi-San Migel Txapelketako kategoria txikikoen finalen txanda izan zen. Txikietatik hasita gazteen mailaraino, 8 final jokatu ziren.
Antolatzaileak pozik daude txapelketak izan duen erantzunarekin. Datorren urtean gehiago.
Finalak
San Migel PilotaTxapelketa. Larunbatean
3. maila: Victor-Luis 18 / Xapa-Maio 17
2. maila: Mikel-Xabi 18 / Besga-Borrega 12
1. maila: Joseba-Unai 18 / Barban-Aritz 8
22 urtez azpikoak: Iturriaga-Erostarbe 14 / Ansa-Legarreta 22
Sutegi-San Migel Txapelketa. Kategoria txikiak, igandean
Txikiak: Nicolas-Canceco (Errioxa) 18 / Astarloa-Bernalte (Elorrio) 10
Umeak: Arrillaga-Zubizarreta (Lazkao) 18 / Iskander-Faben (Atxondo) 7
Kimuak: Igoa-Etxague (Zizur) 18 / Jorge-Peso (Errioxa) 8
Haurrak 2: Auritz-Elola (Bidania-Goiatz) 4 / Muguruza-Eneko (Laudio) 18
Haurrak 1: Olaetxea-Apezetxea (Arbizu) 11 / Oteiza-Murua (Arrasate) 18
Kadeteak 2: Iriondo-Aiesta (Orozko) 16 / Sagasta-Azkarragaurizar (Elorrio) 18
Kadeteak 1: Garmendia-Murua (Lazkao) 14 / Zubeldia-Zubeldia (Amezketa) 22
Gazteak: Egiburu-Garmendia (Lazkao) 16 / Egiguren-Eskudero (Amezketa) 22