Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak kayak jardunaldia antolatu zuen asteartean Olaztiko igerilekuetan. Eguraldia ez zen oso aproposa –eguzkia laino artean– baina Lakuntza, Arbizu, Altsasu eta Olaztitik hurbildutako 5 urtetik 14 urte bitarteko 35 partaidek eman zuten izena eta arratsalde ederra pasa zuten kayaketan ibiliz. Monitoreen laguntzarekin, hainbat ariketa ezberdin egiteko aukera izan zuten. Bukatzeko, ogitarteko eta zuku gozoaz disfrutatu zuten bildutakoek eta etxera bueltatu ziren, autobusez.