PP festekin kritiko

Guaixe 2014ko abuztuaren 1a

Alderdi Popularrak Olatzagutian duen zinegotzi Oscar Alvarezek salatu du “Bilduko alkate taldeak, bere talde txikiarekin batera, euren festak antolatu dituzte, euren alderdiaren eta lagunen interesei begira”. Alvarezek salatu duenez, “denen dirua euren festak egiteko erabili dute”. Festen egitaraua egiterakoan bere ez dutela aintzat hartu ere salatu du popularrak.

PPkoak festak politizatzea leporatu dio alkatetzako taldeari txupinazioa bota zen kultur etxean Olatzagutiko eta Nafarroako banderak eta ikurrina zeudelako. “Ez zen Nafarroako Ikurren Legea bete”. Aipatu lege hori aldatzeko herri ekimen legegilea martxan da eta festetan sinadurak jaso zituzten. Hori, plazan jarritako barraka eta festetako programan euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzen duen irudia sartzea ere salatu ditu PPko zinegotziak.