Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa aurki

Guaixe 2014ko irailaren 18a

Irailaren 27an jokatuko da eta 23ra arte eman daiteke izena

Irailaren 27an jokatuko da VIII. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa, 10:00etan (23,2 km, 1.367 m desnibel positiboa). Proba Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuiturako eta Euskal Koparako baliagarria da. Izena ematea zabalik dago irailaren 23ra arte. Horretarako www.olatzagutia-urbasa.net web gunera edo www.rockthesport.com/evento/olatzagutiaurbasa web gunera jo behar da.