Sakana Motorsport taldeak, Olaztiko Udalaren, Maisunea gaztetxearen eta Bierrik fundazioaren laguntzarekin 34. Urbasako igoera antolatu du urriaren 4rako. Urbasakoa automobilismo egutegian eta bereziki igoeren egutegian proba mitikoa da eta pilotu eta zale ugari espero dira Olaztin eta Urbasan. Proba Nafarroako Mendi Txapelketarako baliagarria izango da.
Izena ematea zabalik
Aste eskas bat falta da pilotuak Urbasan gora ikusteko. Proban izena ematea zabalik dago, urriaren 2ra arte (www.fenauto.com). Pilotuek 5, 7 kilometro osatu beharko dituzte, Olaztin hasita -38,050 kilometro puntua- Urbasako portu gaineraino -32,220 kilometro puntua-. Errepidea goizeko 9:00etan itxiko da. Autoen egiaztapenak 9:00etatik 12:30era eginen dira eta entrenamendua 14:00etan hasiko da. Ondoren bi txanda jokatuko dira.