Dagoeneko 31 urte bete dira GAL erakundea sortu zela. Urteurrenaren kontura, erakunde haren eta errepresioaren biktimak omenduko dituzte, Gudari Egunaren harira antolatutako ekitaldian. 31 urteko “inpunitatea” salatu eta “justizia” eskatuko dute ekitaldian. Baita eraildakoen senide eta lagunei babesa adierazi ere. Antolatzaileek adierazi dutenez, “oraindik ez dugu egia osoa ezagutzen, Frantziako eta Espainiako estatuek ez baitute euren esku hartzea argitu”. Bestalde, GALen biktimei diru-laguntzarik ez emateko Espainiako Gobernuak hartutako erabakiak “inpunitateari jarraipena ematen diola uste dute antolatzaileek.
GALek hildakoen artean dago Angel Gurmindo Lizarraga, Stein. 1984 otsailaren 8an hil zuen GALek, Bixente Perurenarekin batera.