2009ko irailaren 11n, 64 urte zituela, hil zen Juanjo Amezgarai, Malamartxa ezizenez ezaguna. La Cigarra txarangako klarinete-jolea zen; gaitarekin hasi zena gerora. Txarangako kideek ez dute kidea ahaztu eta haren heriotzaren urteurrenean omentzea erabaki dute. San Migel festak baliatuko dituzte horretarako.
Domekako emanaldian 10 pieza joko ditu La Cigarrak. Haietatik hiru izanen dira Amezgaraik sortutakoak. Omendutakoak sorkuntzarako emaria bazuen ere, lan gehiago egin zuen piezak moldatzen. Eta haiekin osatuko du La Cigarrak errepertorioa. Salbuespena Amezgarairen iloba Alejandro San Romanek sortutako pieza baten interpretazioa izanen da.
La Cigarra
Olatzagutiko txaranga duela 32 bat urte sortu zen eta sortzaileen artean zegoen Amezgarai. Gaur egun 16 musikarik osatzen dute txaranga (4 saxofoi, 2 saxofoi tenor, 3 tronpeta, tronboi 1, bonbo 1, txindatak, klarinete txikia eta 2 klarinete). Ostiralero jotzen dute eta soilik euren herrian (inauteriak, festak eta Santa Cecilia). Etziko emanaldian Sergio Gastaminzaren (baxua) eta haren ilobaren (txirula) laguntza izanen dute.