Irailarean Zona Norte Txapelketarako baliagarria zen supermotard lasterketa jokatu zen Nafarroako Zirkuituan, Los Arcosen. Fernando Urra olaztiarrak lan bikaina egin zuen eta proba irabaztea lortu zuen. Probak bi lasterketa zituen eta oso lehiatuak izan ziren biak. Izan ere, esperientzia handiko pilotuak aritu ziren, tartean Espainiako Abiadura Txapelketako pilotu ohi Jon Purroy. Nahiz eta modalitate honetako bere lehen lasterketa izan –aurretik enduro mailan aritu zen Fernando, eta Nafarroako Junior mailako txapelduna izan zen–, Fernando Urrak gainontzeko pilotuen presioari aurre egiten jakin zuen eta supermotardeko proba irabaztea lortu zuen.
Bestalde, aipatu proban beste olaztiar batek debutatu zuen, Migel Angel Perezek. Perez 9. postuan sailkatu zen.