Olatzagutiko Udalak irailaren 25ean egin osoko bilkuran onartu zuen Datu Pertsonalen Babesari buruzko Legea baliatuz lau fitxategi sortzea. Beti ere, pertsona fisikoen eskubide oinarrizkoak bermatzea eta babesteko, bereziki haien ohorea eta norberaren eta familiaren intimitatea. Lau dira erregistroak: izatezko bikoteen erregistroa, Udan Euskaraz, hilerriaren kudeaketa eta euskarazko komunikazioak. Legea jarraituz, fitxategi horiek sortu dituela jakinarazi du Olatzagutiko Udalak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.