Udaleko langileak Salinasekin

Guaixe 2014ko urriaren 14a

Olatzagutiko Udaleko langileek gaur batzara egin dute. Euren lankide Imanol Salinasen egoera aztertu dute. Jakina denez, Segiko kide izateagatik auzipetua dago eta Loiolan egindako protestan parte hartzeagatik eta epaiketako lehen egunean Espainiako Auzitegi Nazionalean ez izateagatik atxilotu eta espetxeratu egin zuten. Udaleko bere lankideek publikoki elkartasuna adieraztea erabaki dute.