PPren ustez osasun arazo larria sor dezake hondakin bilketa sistema berriak

Guaixe 2014ko urriaren 16a

Olatzagutiko Navas de Tolosako plaza adibide gisa jarri du PPk.

Popularren Sakanako Eskualde Batzordeko buru eta Etxarri Aranatzen zinegotzi den Juan Antonio Extremerak atez ateko sistema kentzeko eskatu du. Olatzagutian egindako argazki batzuetan oinarrituta, Extremerak argudiatu du “sistema honek kaleetan uzten duen higiene faltak herritarrei larriki eragin diezaieke”. Aipatu argazkietan oinarrituta PPko kideak gaineratu du “hondakin bilketa sistema hau ez dela batere positiboa herriko bizitzarendako eta erakusten du ez duela funtzionatzen”. Extremerak Bilduri eskatu dio materia organikoa jasotzeko Sakanan bosgarren edukiontzia jartzea.