Lastaila akaberan emandako epaian Iruñeko 5. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak EHBilduko Javier Bados zinegotzia zigortu zuen. PPko Oskar Alvarez Peon zinegotziarekiko errespetu faltagatik 135 euroko isuna eta auziaren kostuak ordaindu beharko ditu Badosek. Epaiaren arabera Badosek Alvarez iraindu egin zuen. Gurutze Rodriguez alkateak azaldu digunez, “Badosena publikoan zeuden PPko ordezkarien probokazio ugariei emandako erantzun bat izan zen”.