100 korrikalarik urtea korrikan despeditu zuten Olaztin

Guaixe 2015eko urtarrilaren 13a

Helduen mailan Raul Audinana eta Saray Garasa nagusitu ziren

Olaztin, eta Sutegi klubak antolatuta, San Silbestrearen 13. edizioa jokatu zen, giro bikainean. Guztira 100 korrikalari inguruk parte hartu zuten. 7 urte arteko mailan Unai Castro eta Mireia Santamaria nagusitu ziren; 8-11 urte artekoan Oier Saracibar eta Anne Lapuente; 12-15 urte artekoan Lander Bados eta Maitane Vilariño; eta, azkenik, nagusien proban Raul Audikana eta Saray Garasa.