Pedro III.a ilusionistak Cruzando el espejo komedia magikoa aurkeztuko du bihar Olatzagutian. Pedro III.k, zeremoniako maisu-lana eginez eta Lewis Carrollen Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian lanean bezalaxe, ikuslea “laugarren pareta” den ispiluan barrena eramanen du fantasiazko mundu bat ezagut dezan. Adin guztiendako sorpresaz eta dibertsio handiz betetako ikuskizuna izanen da. Agian Untxi Zuri handia ikusiko dugu agertokian, edo Alice, Sonbrailugilea edo Bihotzetako Erregina bera ere…
Ilusionismoaren arte zaharra kalitatez eta orijinaltasunez garatzeko bidea jorratu du Pedro III.k, ikuskizunak eskaintzeko formatu berrien bila, eta eskainiko duen lana horren emaitza da. Eszenografiak, pertsonaiek eta istorioak berak benetako antzezlan bat eratzen dute, poesiaz eta misterioz betea; horretan, noski, magia-efektu orijinalenak ez dira faltako. Ikusleak proposatutako gatazkekin gozatzeko aukera izanen du; efektu bisualekin harrituko da; bizitakoen ondoren euren zentzumenez zalantza izanen du… Azken batean, liluraren bidez ispiluaren beste aldean dagoena erakutsiko du Pedro III.k.
Ilusionista
Pedro III.ak eskarmentu handia du ilusionismoan, eta bere lanek hainbat sari eta aitorpen jaso izan dituzte, besteak beste, lehen saria honako lehiaketa hauetan: Magiako Txapelketa Nazionala, TVE saria ikuskizunen mailan, Ideactiva saria, Trobada Internacional Almussafes saria, Ilusio Handien AFAP saria (Frantzia) eta Magic Super Star du Futur saria –Grand Illusions–. Olatzagutiko emanaldia Nafarroako Gobernuak antolatutako Jira Biran programaren barruan dago.