Zubikoa #Hankazgora! argazki lehiaketan saritua

Guaixe 2015ko mar. 26a, 20:40

Euskaltzaleen Topaguneak eta Fundación Caja Navarrak antolatuta, Nafarroako gazteen artean euskararen aldeko motibazioa eta sormena bulkatzea zuen helburu #Hankazgora! argazki lehiaketan. Instagram sarearen bidez 12 eta 18 urte bitarteko gazte nafarrek egindako 155 argazki aurkeztu dira lehiaketara. #Hankazgora! leloarekin zerikusia zuten argazkiak ziren lehiaketara aurkeztu behar zituzten, euskarazko izenburua ematearekin batera. Epai-mahaiak bi argazkiren artean berdinketa izan zela ebatzi zuten. Hala, Iruñeko Gaizka Idiakezek eta Olatzagutiko Leire Zubikoak 250 euroko sari bana eskuratu zuten. Sari banaketa larunbatean egin zen. Olaztiarrak bere lanari izenburu hau jarri zion: norbera da nahi duena, norbera da izan nahi duena #hankazgora!_content.