Gaztetxeak 20 urteurrenerako jaialdia antolatu du

Guaixe 2015ko api. 4a, 11:44

Urteurren jaialdia aurkezteko gazte ugari bildu ziren.

Maiatzaren 9an izanen da, 18:00etatik, aurrera. Sarrerak hainbat tokitan daude salgai.

Gazte olaztiarrek 1995eko maiatzaren 10ean okupatu zuten egun Maisua gaztetxea dena. 20. urteurrena ospatzeko Olatzagutiko Gazte Asanbladak jaialdia antolatzea erabaiki du. “Gaztetxe zoragarri hau izatea lortu dugu eta honekin laguntza handia eta txikia eskaini duten guztiei eskertu nahi diegu”. Urteurren ospakizunean Gozategi, Behin Betiko, Hesian eta Arkada Social taldeak ariko dira. Haien emanaldien artean Ludovaina talde galiziarra izanen da. Sarrerak Iruñean (Herriko), Agurain (Herriko), Beasain (Arrano), Lakuntzan (Sorginak), Arbizu (Karrika), Etxarri Aranatzen (Leku Ona), Altsasu (Biltoki) eta Olatzagutian (Clinker eta Erburua) daude salgai.