Industiraldeko partzelen prezioa %25 merkeago

Guaixe 2015ko api. 16a, 17:11

Nafarroako Gobernuak erabaki du berak sustatu zuen Arkinorruti industrialdeko lur sailen prezioa %25 merkatzea. Krisi garaian industria eskaera txikia dagoela argudiatuta eta hura eskuratzeko erraztasunak emateko hartu du erabakia Nafarroako Gobernuak. Olatzagutiko industrialdeko partzelako metro karratu bakoitzeko 39,75 euro ordaindu beharko dira (BEZ kanpo). Eskrituren ordainketa enpresen kontu izanen dira. Eta gobernuak eta enpresak ordainketa atzeratzea adosten badute interesa %3,5 baino txikiagoa ez da izanen.