Mesede egiteko, errezital erotikoa

Guaixe 2015ko api. 24a, 10:30

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiko kultur etxean

Bi bikote. Auzokideak. Aktoreak batzuk. Konpromiso bat ezin bete eta auzokideei mesedea eskatuko diete. Erlijio sinesmen handiko bikoteak baiezkoa ematen du. Eta poesia erotikoko errezitala eman behar izanen dute. Proposamen dibertigarri hori jasotzen da La Nave teatroren Del amor y otras cochinadas antzezlanean. Marta Juaniz eta Migel Munarriz aktoreek hainbat garaietako poesia erotikoko testuak interpretatuko dituzte: hasi gau arabiarrekin, Erdi Aro ilun ingelesarekin segi, Greziako filosofoen obretatik pasa eta herri literatura hartuko dituenak, besteak beste.