Ordu bateko lanuztea porlandegian

Guaixe 2015ko api. 27a, 08:00

Bihar Lan Osasunaren Mundu Eguna izanen da. Horregatik, gaur, Cementos Portland Valderrivas enpresako langileak ordu bateko lan uztea egitera deituak daude, 14:00etatik 15:00etara. Enpresa batzordeko gehiengoak (ELAko 4 eta CCOOko 1) deitu du ordu bateko kontzentrazioa, lantegiko atean eginen dena. UGTk ez du bat egin. Porlandegiko zenbait langilek lan istripuak izan dituzte eta enpresak santzio bana jarri die. “Enpresak bere etekinak jendearen osasunaren aurretik jartzen duela garbi dago”.