Carrollen Alizia Olatzagutian irudikatzeko gonbitea

Guaixe 2015ko mai. 9a, 08:31

Lewis Carrollen Alizia lurralde miragarrian liburuak aurten 150 urte beteko ditu. Hori dela eta Olatzagutiko liburutegiak haur, gazte eta helduei zuzendutako ipuin lehiaketa antolatu du. Lehiaketan aurkeztuko diren lanetan Aliziak Olatzagutian kokatu beharko dute. Zer gertatuko da? Zein abentura biziko ditu Aliziak Olatzagutian? Lanak euskaraz edo gaztelaniak idatzi daitezke eta haiek maiatzaren 28ra arte liburutegian aurkeztu daitezke.

Liburu horren urteurrenaren inguruan Olatzagutiko liburutegiak beste ekimen bat iragarri du: Alizia lurralde miragarria liburuaren irakurketa publikoa. Animatzen diren guztien artean liburua irakurtzeko gonbitea luzatu dute maiatzaren 28rako. Bestalde, liburutegian bertan liburu horren inguruko erakusketa dago. Liburu zozketa ere iragarri dute liburutegitik.