Udan Euskaraz kanpainarako izen ematea zabalik

Guaixe 2015ko mai. 7a, 17:54

Gaurtik hilaren 18ra arte eman daiteke izena 948 217012 telefonora hots eginez.

Olatzagutiko Udalak udako euskarazko aisialdi programaren eskaintza zehaztu du: garagarrilaren 23tik garilaren 17ra arte izanen dira. D eta B ereduetan ikasi eta 2003 urtetik 2010era, biak barne, jaiotako haurrek eman dezakete izena Udan Euskaraz kanpainan. Beste hizkuntza-ereduetako ikasleek ere parte hartzeko aukera izanen dute gutxienez zazpi kideko taldea sortzen bada.

Izen ematea egiten den telefono beraren bidez egin daiteke ordainketa, bestela udalaren kontu korrontean sartu beharko da dirua. Beti ere, izen emate epea zabalik dagoen bitartean. Parte-hartzaile bakoitzak 34,3 euro ordaindu beharko ditu. Familia bereko haur bat baino gehiagok izena ematen duen kasuan 57,2. Ordainketetatik salbuetsiak egonen dira egoera ekonomiko larrian dauden familiak. Horretarako, sendiek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari txostena eskatu eta harekin batera ez ordaintzeko eskaera egin behar diote udalari. Haur guztiak onartu ezin badira erroldaren araberako lehentasuna segituko du udalak.

Informazio bilera
Maiatzaren 12an, asteartean, 15:30ean Akelarre ludotekan.