Dantzarako gogoak kutsatzen dituen birusa

Guaixe 2015ko mai. 8a, 12:17

Ludotekan dantza ikasten, Irantzu Gonzalez irakaslearekin.

Larunbatean, 20:00etan Olatzagutiko kultur etxean Quiero Teatro eta Ludotekako dantza tailerra.

Hip-hop eta break dance erritmora hiru historia kontatzen ditu The dancing dead ikuskizunak; zein baino zein fantastikoagoa. Musikaren erritmoak eta hark eragindako mugimenduak dantzariak protagonista bihurtuko ditu eta zonbiei, banpiroei bestelako izaki hilezkor dantzazaleei aurre egin beharko diete. Emozioa, suspensea, umorea eta sustoren bat edo bestek osatzen dute dantzarako gogoa pizten duen ikuskizuna.

Eta dantzari olaztiarrak
Akelarre ludotekak Jolasean dantzan, dantza tailerra eskaini zien lau eta sei urte bitarteko haurrei. Irantzu Gonzalez irakaslearekin 15:30etik 17:00etara aritu ziren txikiak eta gurasoekin ere saio bat egin zuten. Haiek prestatutako koreografia ludotekaren urtebetetze festan eman zuten.

Esperientzia positiboa ikusita, ikasturte honetan ere dantza tailerra eskaintza egin du ludotekak. Baina oraingoan zortzi urteetatik gorakoek ere aukera izan dute parte hartzeko. Hau da, ludotekako erabiltzaile guztiek izan dute aukera dantzan trebatzeko. Koreografia prestatu dute txikienek eta handienek. Azken horiek larunbatean The dancing dead saioaren aurretik ariko dira. Bi taldeek domekan elkarrekin entseatu zuten Olatzagutian. Esperientzia “izugarria” suertatzen ari da dantzariendako. Txikienek, bestalde, euren koreografia ludotekaren urteurren festa emanen dute.