Lore eta landare eskaintza zabala, azokan

Guaixe 2015ko mai. 15a, 09:47

Domekan, 10:30etik 14:00etara Olatzagutiko San Migel plazan.

Olatzagutiko Udalak zazpigarrenez lore eta landare azoka antolatu du. Hamaika salmenta postuk euren eskaintza eginen diete azoka bisitatzen duten guztiei. Lore eta landareez aparte, lorontziak, aromaterapia, lorezaintza, natur kosmetika, erlezaintza, sendabelarrak eta beste izanen dira. Eguraldiak lagunduko ez balu azoka Erburua kiroldegian eginen litzateke.

Postua Herria Eskaintza
Invernaderos Segura Segura Baratze landareak, loreak, lorontziak.
Taller Alivia Arbeitza Aromaterapia.
Hostoak    Lakuntza Lorezaintza.
Tienduka Aritzkuren Natru kosmetika, erelzaintza, sendabelarrak.
Urretabizkaia lore-denda Arama    Urte-sasoiko landareak, zuhaixkak.
Semillas y flores    Lasarte-Oria Karameluz estalitako haziak, loreak.
Goiko lore-denda    Altsasu Zuhaitzak eta zuhaixkak, kanpoko eta urte-sasoiko landareak.
Sara sendabelarrak Aizarna Ukenduak, tinturak, olioak, lozioak, ezpainetakoak.
Viveros Landarbaso Errenteria Garaiko landareak, zuhaixkak, usaintsuak, barruko landareak.
Viveros Aranburu Aginaga Zuhaixka apaingarriak, garaiko landareak.
Flores Ganchillo Villaveta Lore irudiz egindako artisau-bitxiak.