Lourdes Goikoetxearen etxean Agur UPN! Erregimena kanpora zioten pintaketak agertu dira asteburuan. Haiek salatu ditu UPNk. Goikoetxeari eta haren familiari babesa ematera atzo alderdi erregionalistako lehendakari-gai Javier Esparza eta alderdiko presidente Yolanda Barcina etorri ziren, alderdiko hainbat kargu eta hautagaiekin batera. “Nafarroan ez askatasuna ezta demokrazia ere errespetatzen duen jendea egotea” deitoratu zuen Esparzak. UPNko kideek ezker abertzalearen inguruko erakundeei egotzi die erasoa.