Pintzelak Olaztira

Guaixe 2015ko mai. 18a, 17:40
Andrea Galbete Razkinen marrazkia lehiaketraren kartel iragarlean dago.

Garagarrilaren 14an, igandean, VIII. Pintura Azkarreko Lehiaketa jokatuko da Olatzagutian. Haurren (11 urtera arte), gazteen (12-15 urte artean) eta helduen mailan (16 urtetik gorakoak) banatuko dira parte-hartzaileak.

Olatzagutiko pintura hitzorduan parte hartu nahi dutenek izen ematea zabalik dute. Aurretik udaletxean egin daiteke, astegunetan, 10:00etatik 14:00etara. Telefonoz egin nahi duenak 948 562 446 telefono zenbakira hots egin beharko du edo bestela, kultura@olazti.com e-postara idatzi daiteke. Azken kasu horretan VIII. pintura lehiaketarako dela aipatu behar da. Haurren mailan aritu nahi dutenek garagarrilaren 11ra arte dute epea zabalik. Helduek, berriz, lehiaketaren egun berean 9:00ak baino lehen ere izena emateko aukera izanen da.

Sariei dagokienez, haurren mailan arte plastikoetako materialez osatutako hiru sari banatuko dira. Gazte mailan 150 euroko balea arte plastikoetako, argazkilaritzako edo kiroletarako materialean. Sari bera eskuratuko du gazte mailako margolari olaztiar onenak. Helduen mailan 500 eta 200 eurotako bi sari izanen da. Eta herriko pintore onenarendako beste 200 euroko sari bat izanen da.