Ertzaintzak bortizki atxilotu zituen Segiko kide egotzita zigortutako gazteak

Guaixe 2015ko mai. 19a, 12:07

Espainiako Auzitegi Nazionala epaitutako 28 euskal gazteak aske behar zutela eta haietako zazpiren kontrako zigorra salatzeko manifestazioa egin zen Gasteizen igande eguerdian. Haren ondoren, zigortuak baina atxilotuak izan ez ziren hiru gazteak babesteko Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan Aske Gunea eratu zuten.

Zigortutako hiru gazteak atxilotzea astelehen goizean joan zen Ertzaintza eta indarrez atxilotu zituen, herri harresia osatu zutenen aurka gogor joz. Atxilotutakoen auzi berean absolbitua izan zen Imanol Salinas olaztiarrak, esaterako, jipoia jaso zuen. 60 bat lagun zauritu ziren.