Udal eta kontzeju hauteskundeak 2015

Rodriguezek segituko du alkate

Guaixe 2015ko mai. 28a, 21:44

Gurutze Rodriguez Armendarizek segituko du Olatzagutiko alkate izaten. EH Bilduko zerrendak olaztiarren botoen erdia lortu du. 77 boto gehiago eta 13.42 puntuko hazkundeak koalizioari gehiengo osoa sendotzeko zinegotzi bat gehiago eman dio. UPNren Olatzagutiko mustutzean bi zinegotzi lortu ditu, bost boto emaileetatik baten babesa jasota. PSN 2. indarra izatetik 3. izatera pasa da Olatzagutian 114 boto eta 13,81 puntuko galera izan ondoren. Sozialistek hiru boto gehiago jaso izan balituzte EH Bilduk zinegotzi bat galduko luke. 93 boto eta 11,91 puntu galduta PP udaletxetik kanpo gelditu da.

Erregionalisten eta popularren emaitzen batuketak 69 botoko hazkundea eman du. UPN markaren edo hautagaitzako kideen tiraldia den argitzeko dago. Parte hartzea aurreko deialdian baino 0,88 euro handiagoa izan zen. Boto baliogabea 3,25 igo zen igandea eta txuria 2,34.

Nafarroa
Parlamentua berritzeko hauteskundeetan EH Bildu izan da bozkatuena, bozen herena lortuta. Joan den urtearekin alderatuta 52 boto galdu ditu. Udal hauteskundetarako lortutakoak baino 111 boz gutxiago dira. Olaztiarren parlamenturako bigarren aukera Geroa bai izan da, bostetik baten babesa jasoz eta aurreko deialdian NaBaik baino 27 gehiagorekin.

Olaztiarren parlamenturako 3. aukera UPN izan zen duela lau urte baino 23 boto gutxiagorekin eta udalerako baino 34 babes gutxiagorekin. PSN parlamenturako olaztiarren 4. indarra izan zen 26 boto eta udalerako baino 32 gutxiago. Podemos-Ahal Dugu 5. aukera bilakatu zen Olatzagutian. Popularrek, berriz, 26 boto galera izan zuten igandean, udalekotan baino zazpi boto gutxiago eskuratuz. I-Ek 5 boto eta 0,54 puntuko galera izan dute.

EH Bilduren eta Geroa Bairen botoen batuketaren emaitzak lau urtetan 25 boto gutxiago ematen ditu. UPNren eta PPren emaitzen batuketak, berriz, 49 botoko galera izan du. Parte hartzea 1,21 puntu handiagoa izan da.


Udalaren osaera
EH Bildu
1. Gurutze Rodriguez Armendariz
2. Patricia Fernandez Ganuza
3. Haizea Armendariz Santamaria
4. Mikel Azkargorta Boal
5. Egoitz Aldaz Osinaga
6. Rafael Vizueta Pajares

Unión del Pueblo Navarro
1. Oscar Alvarez Peon
2. Juan Jose Galarza Aldabe

Partido Socialista de Navarra
1. Jose Maria Acerete Sanchez