Letren bidez Aliziaren mundura

Guaixe 2015ko eka. 3a, 17:48

Halaxe joan ziren pasa den ostegunean 15 haur olaztiar. Aliceren abenturak lurralde miresgarrian (1989, Pamiela) liburuaren pasarteak irakurri zituzten denen artean eta bakarren batzuk margotzera ere animatu ziren. Liburuaren Egunaren kontura Olatzagutiko Liburutegiak prestatutako egitaraua despeditu zuten horrela, Lewis Carrolek duela 150 urte argitaratutako liburua berriro irakurtzen.