Olatzagutiko festetarako kartel bila

Guaixe 2015ko eka. 4a, 13:48

Olatzagutiko Udalak Santa Ana festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake, materiala eta teknika libreak erabilita. A3 tamainan aurkeztu beharko dute lana eta ezinbestean testu hau agertu beharko da: Santa Ana 2015. Olazti Uztailaren 24tik 27ra Del 24 al 27 de julio. Lehiaketak hiru maila ditu: 11 urte bitartekoendako (50 euroko saria), 12 eta 14 urte artekoena (100 euroko saria) eta 15 urtetik gorakoendako (150 euroko saria). Lanak hilaren 19ra arte aurkeztu daitezke udaletxean. Lehiaketaren oinarriak www.olazti.com web orrian daude.