Pintzeletik Olatzagutia

Guaixe 2015ko eka. 12a, 13:47
Joan zen urtean aritu zen margolarietako bat.

VIII. Olatzagutiko Pintura Azkarreko lehiaketa jokatuko da igandean, 9:00etatik aurrera.

Olatzagutiko toki bat aukeratu, astoa jarri, haren gainean koadro txuria, eta pintatzera. Margotzen hasi aurretik, ordea, koadroaren atzean udalaren zigilua jarri behar dute. Horretarako kultur etxetik 8:00etatik 9:00etara pasa beharko dute. Edozein teknika erabiliz eta Olatzagutia edo olaztiarrak modelo gisa hartuta lan egin beharko dute margolariek. Lanak 17:00ak eta 18:00ak artean aurkeztu beharko dituzte kultur etxean. 18:30ean jakinaraziko dira maila bakoitzeko sarituak.

Izen ematea
Gaur, 14:00ak arte udaletxean eman daiteke izena. Bestela, 948 562 446 telefonora hots eginez edo kultura@olazti.com helbidera idatziz. Igandean 9:00ak baino lehen ere izena eman ahalko da kultur etxean. Haurren mailako izen ematea itxita dago eta hainbatek eman dute. Horiek euskarriak 9:00etatik 10:00ak bitartean jaso beharko dituzte.

Sariak
Haurrak (11 urtera arte)    150 €ko balea
Gazteak (12-15 urte)        150 €ko balea
Helduak (16 urtetik gorakoak) 500 €
             Akzesita        250 €
             Herrikoa        200 €