Janis Joplinren doinuak gure artean

Guaixe 2015ko eka. 12a, 13:38

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiko Sutegi parkean

La prima Janis taldeak Janis Joplin kantari estatubatuarraren kantuak berpiztuko ditu gaur. Joan den mendeko 60ko hamarkadako doinuak (blues, soul eta rock irakurketa pertsonalak), emakume ahots hautsiaz emanak. Taldea 2006an sortu zen taldeko kantari Arantxa Ojetak Joplinenganako miresmenagatik. Oholtzan kantariarekin batera 

Alberto Navascues (teklatuak), Javier Blazquez (tronpeta), Oscar Lakuntza (saxofoia), Ander Percaz (gitarra), Mikel Navascues (baxua) eta Iñigo Redin (bateria) ariko dira.